XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta ez ezazu larrututako arkume-aurpegia jarri.
Ezin dut aguantatu.
Gainera, ezin dut bizi soldata mixerable baten truke bizitza osoa lehertu beharrean lanean pasatzeko prest dagoen batekin
TEO.- Ez dut kolperik jotzen eta...
LOLA.- Ba al dakizu zenbat irabazten duen berak?
TEO.- Behar adina daukat.
LOLA.- Nik ez ba.
Eta aspertu egiten nau hiri honek.
Zuk telebista piztearekin nahikoa duzu.
Lelotuta geratuko zara hainbeste telebistarekin.
TEO.- Nora joan nahi duzu?
LOLA.- Berdin zait.
Baina ito beharrean nago hemen.
Hurrengo astean Bruselas-a goaz.
Ordenadorea erabiltzen dakien norbait behar du.
TEO.- Ez ezazu esan ordenadore bat erabiltzen ez dakienik.
Noizkoa da ba hori!
(
Eta horrela al zoaz?
Derrepente?
Zergatik ez dugu hitzegiten pixka batean?
Eser zaitez eta zigarro bat erre.
Barkatu, ahaztu egin zait uzten ari zarela.
LOLA.- Ez dut uste ezertarako balioko duenik.
Bi hizkuntza diferentetan mintzatzen gara.
Gainera elkarrekin bazkaltzeko geratu gara, eta nere gauzak bere etxera eramateko.
(
Aurrerantzean ez duzu ohea egin beharrik izango, eta zerritoki batean bizi ahal izango duzu.
Hori duzu gustoko, ezta?